Eudelek erretiratu egingo ditu EAEko udalerrietan banatutako maskarak

Mirari Altube Arrese 2020ko apirilaren 25a

Euskadiko Udalen Elkarteak 300.000 maskara banatuko zituela EAEko udalerrietan jakinarazi zuen joan den eguaztenean. Orain, baina, oharra bidali die udalei jaso egingo dituztela banatutako horiek esanaz; izan ere, oihala eusteko duten gomak askatu edo apurtu egiten zaizkie hainbat kaxetako maskarei.

"Material delikatua" delako, banatutako guztiak jaso egingo dituztela adierazi dute Eudeletik, eta "baldintza egokietan" daudenengatik ordezkatuko dituztela. Datorren astelehenetik martitzenera bitartean pasatuko dira maskarak dituzten kaxak jasotzera udaletxeetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak