Ertzaintza: "Garagardo bat erosteko etxetik atera, ogia erostera ondoko herrira joan..."

Eneko Azurmendi 2020ko api. 24a, 10:57

Ertzaintzaren kontrol bat, Arrasaten.

Martxoaren 15tik Debagoienean 149 salaketa jarri ditu Ertzaintzak –eguaztenera arteko datuak dira–. Arrasaten 57 salaketa jarri dituzte orain arte; Bergaran, 45; Aretxabaletan, 19; Oñatin, hamaika; Elgetan, bederatzi; Leintz Gatzagan, lau; Eskoriatzan, hiru; Antzuolan, bakarra; eta Aramaion, bat bera ere ez.

Salaketa administratibo hauetaz gain, Ertzaintzak azaldu duenez, desobedientzia delitu larri bana egotzi zieten bi herritarri Arrasaten, "konfinamendua behin eta berriz ez betetzeagatik", apirilaren 14an.

Salatzeko arrazoiak, oro har, kalean aitzakiarik gabe ibiltzea edota ezarritako neurriak ez betetzea dira. "Jendeak normalean onartzen du kalean dagoela paseo bat ematen, hankak luzatzen edo haizea edo eguzkia hartzen, baina badaude kasu batzuk non emandako aitzakiak sinesgarritasunik ez daukaten, argi eta garbi. Hauek dira motiboetako batzuk: aitzakiarik gabe kalean ibili, bikoteka ibili edo erosketa egitera joan, banku baten egon eguzkia hartzen, bidegorrian paseatu, txakurra atera etxetik urrutiegi, taldeka erretzen egon, beharrik ez duen senide batengana joan…", azaldu du Ertzaintzak.

Horiez gain, hainbat kasu bitxi ere gaineratu ditu Ertzaintzak: "Garagardo bakar bat erosteko etxetik ateratzea; ondoko herrira ogia erostera joatea; etxe aurrean dantza egitea; egunean zehar hainbat erosketa txiki egitea, kalean ibiltzeko aprobetxatuz; garraio publikoan aitzakiarik gabe bidaiatzea; etxetik urruti dagoen supermerkatu batera ogia soilik erostera joatea etxe inguruan okindegia izanda; bebarruko eskaileretan gora eta behera ibiltzea behin eta berriro ariketa fisikoa egin nahian; jatetxe baten kasuan, zerbitzua ematea, baina bezeroak bertara joatea prestatutako janarien bila; izan ere, baimenduta dago etxez etxeko banaketa, baina, ostera, ez dago baimenduta lokalera joatea bila"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak