Beste bi kasu Oñatin, eta bana Antzuolan eta Eskoriatzan

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko api. 23a, 14:30

Positiboen datu metatuak Debagoienean (Grafikoak: Tokikom)

COVID-19 gaitzarekin kutsatutako beste lau pertsona atzeman dituzte Debagoienean. Oñatin identifikatu dituzte bi positibo eta beste biak Antzuolan eta Eskoriatzan. Aipatzekoa da, Antzuolan apirilaren 9tik ez zegoela baieztatutako kasu berririk, eta Eskoriatzan apirilaren 13tik. Bestalde, aurreko egunetan ez bezala, Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran ez dituzte positibo berririk detektatu.

Koronabirusaren krisia hasi zenetik, Debagoienean 338 pertsonak eman dute positibo COVID-19an. Arrasaten aurkitu dituzte kasu gehien, 204 dagoeneko; distantzia handira, euren artean nahiko jarraian daude Oñati, 41 kutsaturekin; Bergara 38rekin; eta Aretxabaleta 35ekin. Ostean, Eskoriatza dator, baieztatutako hamabi kasurekin; Antzuola laurekin; eta Aramaio eta Elgeta birekin. Leintz Gatzagan ez dago egiaztatutako kasurik. 

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Datuak herriz herri

Kutsatze-tasa 100.000 biztanleko (2018ko INEren biztanleria datuetan oinarrituta):

Herria Positiboak 100.000 biztanleko kutsatze-tasa
Arrasate 204 926,47
Oñati 41 361,71
Bergara 38 260,35
Aretxabaleta 35 500,93
Eskoriatza 12 293,61
Antzuola 4 187,27
Aramaio 2 134,86
Elgeta 2 176,21
Leintz Gatzaga 0 0,00

Hego Euskal Herriko datuak

492 gaixo berri daude Hego Euskal Herrian; aurreko egunean 341 izan ziren. Positibo berrien banaketa lurraldeen arabera honakoa da: Araban 43, Bizkaian 311, Gipuzkoan 43 eta Nafarroan 95. Gainera, azken orduetan beste 51 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez, aurreko eguneko datuaren bikoitza. Datu metatuei dagokienez, dagoeneko 18.430 lagun kutsatu ditu COVID-19 gaitzak Hego Euskal herrian eta 1.576 hil ditu.

Errekuperatuak bestalde, 614 izan dira azken orduetan eta honenbestez, ospitaleko alta jaso edo osatu direnak, guztira 9.581 dira Hego Euskal Herrian.

Bestalde, EAEko ospitaletan 838 paziente daude COVID-19 gaitzarekin ingresatuta eta egoera "hobetzen" ari dela esan du Nekane Murga Osasun sailburuak. Horren adierazle moduan jarri du sailburuak Debagoieneko Ospitalea: "Une honetan Arrasateko ospitalean ez dago koronabirusa duen pazienterik". Azkenik, egindako test kopuruari dagokionez, EAEn 4.339 PCR eta 3.050 test azkar egin zituzten. Positiboen ehunekoa, egindako probei dagokienez, % 8 da.

Grafikoa: Osakidetza

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak