Atzoko 20:00ak arte baieztatutako 16 kasu berriekin, jada 302 dira bailaran kutsatutakoak. Datuak herririk-herri:
Herria | Positiboak | 100.000 biztanleko tasa |
Arrasate | 189 | 858,35 |
Oñati | 35 | 308,78 |
Bergara | 32 | 219,24 |
Aretxabaleta | 28 | 400,74 |
Eskoriatza | 11 | 269,15 |
Antzuola | 3 | 140,45 |
Aramaio | 2 | 134,86 |
Elgeta | 2 | 176,21 |
Leintz Gatzaga | 0 |
0,00 |
Kutsatze-tasa 100.000 biztanleko. 2018ko INEren biztanleria datuetan oinarrituta.
Eta hemen, kutsatu-kopuruen bilakera erakusten duen gragfikoa.
Hego Euskal Herria
Azken 24 orduetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan, 345 kasu berri atzeman dituzte -15.721 dira guztira-, 46 lagun hil dira -1.154 doaz- eta 313 lagun errekuperatu dira -6.236, orotara.
Hildakoak gora eta positibo berrien ehunekoak behera, EAEn
EAEri dagokionean, gora egin du COVID-19arekin hildako pertsonen kopuruak: 43 heriotza eragin ditu gaitzak azken 24 orduetan eta 902 dira orotara. Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Miguel Sanchezek esan du jakitun zirela igoera berriak etor zitezkeela eta hala gertatu dela.
Baina horrekin batera, baikortasunerako bide ematen duten datuak ere mahai gainean jarri nahi izan ditu Sanchezek, joera hoberakoa delako bai ospitaleratuta daudenen kopuruari dagokinean eta baita positibo kasu berriei dagokienean ere: 1.849 proba egin zituzten atzo -orain arteko gehien- eta horietatik %13k eman zuten positibo. Atzo diagnostikatutako kasu berriekin -249- 11.475 dira EAEn kutsatuta dauden pertsonak, uneotan. Era berean, atzo iluntzeko zortziak bitarte, 1.276 pertsona zeuden COVID-19 gaitzarekin ospitaleratuta eta 134 lagunek jaso zuten alta. Gipuzkoan, 2.161 pertsona daude kutsatuta; eta 279, ospitaleratuta.
Erne egoteari ez uzteko eskatu du Sanchezek eta gomendioak betetzeko: konfinamendua errespetatzeko, aholkatutako distantziak mantentezeko eta eskuak xaboiarekin garbitzeko, horien artean.
Maskarillei dagokienean, kalean derrigor erabiltzeko aukerari buruz hitz egiteko goizegi dela adierazi du eta, horretara ailegatuz gero, aztertu beharko dela horiek nola kudeatu. Bestalde, oso albiste pozgarritzat jo du EAEko zientzialari talde batek gaitza detektatzeko garatutako testaren balioztatzea, eta gaineratu du gaur bertan direla proiektuan parte hartu duten EHUko ordezkariekin bilera egitekoak, egun Osakidetzak erabiltzen dituen testei horiek ere gehitzeko aukera aztertzeko.
Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.