Udal zerbitzuak eten barik, herritarrendako eskuragarri daude

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko api. 6a, 08:47
Arrasateko kale-garbitzaileak lanean.

Beharrezko segurtasun neurriak hartuta Debagoieneko udal guztietako arduradun politikoak eta teknikoak herritarrei ahalik eta zerbitzu onena emateko lanean ari dira; zerbitzu batzuk eten egin dituzte, eta telematikaren bitartez ari dira, gehienbat, lanean.

Harrera zerbitzu presentziala dago udaletxe guztietan eta beharrezko langileak bakarrik ari dira lantokietatik lanean.

Arrasaten, dirulaguntza berezia

"Udaletxean hamar pertsona gaude lanean. Bulegoetakoak telematikoki aritzen dira euren etxeetatik eta beste hainbat erre-ten moduan daude", dio Komunikazio arduradun Anuska Ezkurrak, eta zera gaineratu du: "BAZ, Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Emakume Txokoa zabalik ditugu eta harreman telefonikoa ematen dute, eta, neurri bereziekin bada ere, Udal Azoka zabalik dago. Brigadakoek eta BAZeko langileek txandak egiten dituzte. Zinegotziek etxetik egiten dute lan, eta telematikoak dira bilerak. Taldeko batek positibo eman zuenez, bi astez etxetik egin dugu lan, eta, egoera normalera bueltatuta, nire kasuan, adibidez, goizetan udaletxean egoten naiz eta arratsaldez etxetik jarraitzen dut lanean".

Udalak herritar zaurgarrienei gutxieneko baliabideak bermatzeko laguntza ekonomikoa abiatu du. "Diru partida irekia da, ez du diru toperik izango, behar dutenei laguntza ematea da-eta gure lehentasuna".

Bergaran, 43 lagun

Modu presentzialean 43 lagun ari dira Udalerako lanean: hamar langile eta alkatea eta zinegotzia, eta, horiez gain, udal brigadakoak eta udaltzainak. "Gehienak tele-lanean ari dira. Herritarrekin aurrez aurreko arreta zuzena galdu dugu, baina, bestela, berdin ari gara lanean, zerbitzu guztiak zabalik ditugu. 010 telefono zen-bakian zentralizatuta dago Udalaren arreta; hortik bideratzen da departamentu bakoitzera." dio Gorka Artola alkateak.

UDALETXE GUZTIETAN DAGO ZERBITZU PRESENTZIALA, BAINA TELEMATIKA BIDEZ EGITEA LEHENETSITA

Aretxabaletan, zortzi lagun

Zuzenean udal langileak diren 39tik zortzi lagun ari dira presentzialki lanean; honela dio Unai Elkoro alkateak: "Lau udaltzainak, harreragilea, kontu-hartzailea eta Ongizateko bi lagun. Teknikari gehienak telelanean, eta brigadakoak tarteka, beharrezkoak diren lanak egiten; horiez gain, egoitzan lan egiten duten Urats Gain udal fundazioko langileak daude. Politika-rioi dagokigunez, gure arteko bilera eta komunikazioak tele-matikoki egiten ditugu eta uda-letxean ni bakarrik egoten naiz".

Oñatin ere, telelanean gehienak

115 langile ditu Oñatiko Udalak, eta lehentasunezkoak ez diren lan presentzialak bakarrik daudela geldi dio Izaro Elortza al-kateak: "Telelanean ari gara, eta lan presentzialetan, soilik ezinbestekoak; gainontzekoak, laguntza-guardian. Zerbitzuei buelta bat eman diegu, zerbitzu berak ematen jarraitzeko. Poli-tikariok ere etxetik ari gara".

Eskoriatzan, "hamaika" dekretu

"Lehentasuna premiazko arloei eman diegu, eta, aurrez aurrekoa eten den arren, normal ari gara, gehienak etxetik, lanean. Hamaika dekretu atera ditugu, egoera aldakorrari erantzuteko".

Antzuolan, guztiak lanean

14 udal-langile daude eta guztiak ari dira lanean. "Udaletxean, batez ere, garbiketa eta desin-fekzio-lanekin ari gara", dio Beñardo Kortabarria alkateak.

UDAL TEKNIKARI ETA POLITIKARI GEHIENAK ERE TELELANEAN ARI DIRA, EZINBESTEKO JARDUNETAN IZAN EZIK

Elgetan, Aramaion eta Gatzagan

Elgetan ere telelanean ari dira zerbitzu guztietakoak, eta brigadakoak, beharrezko diren lanak bakarrik egiten.

Aramaion, ur eta argi hornidurak, garbitasuna... bermatzeko lanean ari dira, etxetik gehie-nak, edo txandak eginez; hala ari dira Leintz Gatzagan ere.

Herritarrendako arreta telefonoak

Aramaio

  • Udaletxea Astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 14:30era, 945 44 50 16 eta Udala@aramaio.eus. Ordutegi horretatik kanpo, asteburuetan eta jaiegunetan, 649 99 57 51, eta baita auzo-alkateen bidez ere.

Aretxabaleta

Arrasate

  • BAZ Astelehenetik egubakoitzera, 08:30etik 19:00etara, eta zapatuetan 09:00etatik 13:00era, 943 25 20 00.
  • Emakume Txokoa Astelehenetik egubakoitzera 09:00etatik 20:00etara 943 79 41 39, 618 20 62 33, eta Emakumetxokoa@arrasate.eus.
  • Udaltzaingoa: Astelehenetik, domekara: 943 25 20 10

Antzuola

  • Udaletxea Astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 14:00etara: 943 76 62 46. Ordutegi horretatik kanpo, 650 80 52 48.

Bergara

  • Udaletxea 010 telefonoan zentralizatuta dago Udalaren arreta guztia; hortik bideratzen da Zaintzen boluntario sarera ere.

Elgeta

  • Udaletxea 943 76 80 22, 634 43 84 58, Udala@elgeta.eus eta @elgetakoudala.

Eskoriatza

  • Udaletxea Astelehenetik egubakoitzera, 9:00tatik 14:30tara, 943 71 44 07 eta Udala@eskoriatza.eus.

Leintz Gatzaga

  • Udaletxea 943 71 47 46 eta Udala@leintzgatzaga.eus.

Oñati

  • Udaletxea 943 78 04 11 eta Udala@oinati.eus.
  • Zaintzen boluntario sarea 688 88 65 19.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak