Alarma egoera ezarri zenetik 91 salaketa jarri ditu Ertzaintzak Debagoienean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko mar. 31a, 16:24

Martxoaren 15etik martxoaren 29ra arte 91 salaketa jarri zituen Ertzaintzak Debagoienean, konfinamenduan ezarrita dauden arauak ez errespetatzeagatik. Horiei gehitu behar zaizkie Udaltzainek jartzen dituzten salaketak.

EAEko poliziek 8.524 salaketa jarri dituzte alarma egoera ezarri zenetik –martxoaren 29ra arteko datuak dira: zehazki, Ertzaintzak, 4.432 salaketa eta udaltzaingoek 4.092.

Debagoiena mailan, 91 salaketa dira Ertzaintzak jarri dituenak. Herriz herri, horrela banatuta:

Antzuola

1

Aramaio

0

Aretxabaleta

18

Arrasate

30

Bergara

26

Elgeta

3

Eskoriatza

3

Leintz-Gatzaga

0

Oñati

10

DEBAGOIENA

91

Ertzaintzak jarritako salaketa horiei gehitu behar zaizkie Udaltzainek jarri dituztenak Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Eskoriatzan eta Oñatin. Izan ere, Udaltzainak zainketa lanetan ari dira eta salaketak jartzen dihardute arauak errespetatzen ez dituztenei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak