Gaur zehaztuko dute zeintzuk diren ezinbesteko lan jarduerak

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko mar. 29a, 11:37

Arrasateko Tiburon kioskoa, domeka goizean.

Ministroen ezohiko batzarraren ostean ezagutzera emango dute "ezinbestekoak diren lan jardueren zerrenda". Hala ere, 463/2020 Errege Dekretuan, hainbat jarduera lehenesten dira dagoeneko.

Behin behineko informazioa bada ere, elikagaien katean funtsezkoak diren lan jarduerak ezinbestekotzat hartuko ditu Espainiako Gobernuak. Hala nola, elikagaiak ekoizteko eta abeltzaintza, arrantza eta nekazaritzarekin loturiko jarduerak, edota elikagaiekin loturiko garraioa eta elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak.

Gainera, medikuntza, osasun eta farmazia jarduerak ez du etenik izango ezta medikuntzarekin loturiko produktuen eta produktu farmazeutikoen fabrikazioak ere. Horrez gain, energia elektrikoaren, gasaren, petrolioaren eta erregaien hornidurak eta produkzioak jarraituko du, baita ur hornidurak ere.

Portuek eta aireportuek ere martxan jarraituko dute, baita garraioarekin loturiko zenbait lan jarduerak ere. Arropa eta ehun-produktuen fabrikazioak ere ez du etenik izango, eta telekomunikazioak ere babesteko neurriak hartuko ditu Gobernuak.

Hedabideek eta komunikazio zerbitzuek ere lanean jarraituko dutela konfirmatu zuen atzo Espainiako presidente Pedro Sanchezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak