Debagoieneko hainbat langilek egin dute bat 'Haserre Eguna'-rekin

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 27a, 12:41

Osasuna, lanpostuak, eta lan baldintzak bermatzea eskatu dute hainbat lantegi, enpresa eta zerbitzutako langileek, martxoaren 27rako sindikatuek deitutako Haserre Egunari erantzunez. 

Industriako hainbat lantegitan, zaharren egoitzatan, ikastetxeetan eta zerbitzuetako beste hainbat enpresatan besteak beste, eskatu dute "osasuna, lan baldintzak eta enplegua lehenetsi" ditzatela. ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde eta HIRU sindikatuek deitutako protesta ekintza izan da, eta 12:00en bueltan, bost minutuz, geratu egin dira horretarako. 

Aretxabaletako Lanbide Eskolan lazo beltzarekin protesta egiten.

Osasuna eta lanpostuak "arriskuan"

Protesta eginez salatu gura izan dute osasunari dagokionez, oinarrizko zerbitzuetan lanean diharduten langileek "osasuna bermatzen duten neurri prebentiborik gabe" ari direla; eta, oinarrizko zerbitzuetan lan egiten ez duten langileak "lanera joatera behartuta" daudela.

Era berean, lanpostuak arriskuan ikusten dituzte: "Dagoeneko hasi dira behin-behinekoak eta lan prekarioak dituztenak kaleratzen. Enplegua aldi baterako erregulatzeko milaka espediente tramitatu dituzte inongo negoziaziorik gabe". Eta "negoziaziorik gabe egindako ERTE" horien erruz lan baldintzak ere arriskuan daudela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak