Baimendu gabeko joan-etorriak eragozten

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 19a, 21:38

Otalora lizentziaduna kalean moto gidaria udaltzainekin.

Ertzainak eta udaltzainak ibilgailuak geratzen aritu dira, gaur ere, gidarien desplazamenduen arrazoiak jakiteko. Justifikazio argiak eta egiaztatzeko modukoak eman ez dituzten gidariei isunak jarri dizkie. Gaur zenbat jarri dituzten ez dute aditzera eman; aurreko egunetan, sei jarri zituen Ertzaintzak.

Ertzaintzak gogorarazi du alarma-egoera dela-eta, eta ezarritako konfinamendua ohiko etxebizitzan bete behar dela. Hala, debekatuta dago bigarren etxebizitzetara edo aisialdikoetara joatea. Baimendu gabeko bidaiak eragozteko, eta, batez ere, San Jose zubira begira, Ertzaintzak kontrolak ezarri ditu gaur eta ezarriko ditu ondorengo egunotan, errepideetan eta garraio kolektiboaren geltokietan. Udaltzainek gauza bera egin dute herri barruetan.

Segurtasun sailetik adierazi dutenez, autoan zirkulatu ahal izateko, bakarrik joatea gomendatzen da. Autoan bigarren pertsona bat badoa, atzeko eskuineko aldean eseriko da, segurtasun-distantzia errespetatuz. Debekatuta dago ibilgailuetan joan-etorriak egitea segurtasun-distantzia hori errespetatu gabe.

Segurtasun sailak gogora ekarri du larrialdi egoeran gaudelarik, jarduera gutxi batzuetarako bakarrik atera daitekeela etxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak