Konfinamendu egoeran ezarrita dauden neurriak gogorarazi dituzte Ertzaintzatik

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 17a, 13:08

Jarduera gutxi batzuetarako bakarrik atera daitekeela etxetik gogorarazi dute eta adierazi desplazamenduaren arrazoiak argitasunez eta egiaztatzeko moduan justifikatzeko azalpena eskatu ahal izango dietela gidariei. Hala, gaur, ertzainen eta udaltzainen artean, 313 lagun identifikatu dituzte, 121 ibilgailu geratu eta 73 salaketa jarri.

Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean jarduera gutxi batzuetarako bakarrik atera ahal izango dela etxetik gogorarazi dute.

1. Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, honako jarduerak egiteko bakarrik ibili ahal izango da bide publikoetan:

  • a) Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko.
  • b) Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.
  • c) Lantokira joateko, lan egitera edo jarduera profesionala edo enpresariala egitera.  
  • d) Ohiko bizilekura itzultzeko.
  • e) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasunen bat duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko.
  • f) Finantza- eta aseguru-erakundeetara joateko.
  • g) Ezinbesteko arrazoi edo premia-egoeraren batengatik.
  • h) Antzeko beste hainbat jarduera egiteko; jarduera horiek bakarka egingo dira, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko edo bestelako arrazoi justifikatu batengatik ez bada.

2. Ibilgailu partikularren zirkulazioa onartuko dute aurreko atalean aipatutako jarduerak egiteko edo gasolina-zerbitzuguneetara joateko.

3. Joan-etorri guztietan errespetatu beharko dira osasun-agintariek emandako gomendioak eta ezarritako betebeharrak.

4. Osasun publikoaren larrialdi eta alarma egoera hau betetzeko, errepideetako zirkulazioa eten ahal izango du Ertzaintzak, besteak beste, osasun publikoarekin, segurtasunarekin eta trafikoaren arintasunarekin zerikusia duten arrazoiengatik.

Autoan zirkulatzerakoan, bakarrik joatea gomendatu dute; eta bigarren pertsona bat joatekoan, atzeko eskuineko aldean eseri beharko dela, segurtasun-distantzia errespetatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak