Segurtasun neurri horiek errepasatuko ditugu gaur Hemen Debagoiena saioan, adibide zehatzen bidez. Isunak, Mekolaldek gogora ekarri duenez, 600 eurotik 30.000 eurora artekoak izan daitezke. Debagoienean oraingoz salatu diren kasuak nolakoak izan diren galdetuta, honako hau dio hurbiltzaileak: "Guztiak izan dira kalean arrazoirik gabe zeuden kasuak eta agenteen aginduei jaramonik ez egitea; guk prozedura irekitzen dugu Herritarren Segurtasunerako Legearen arabera eta gero salatutako pertsonari helduko zaio zenbatekoa den isunaren kopurua".
Gaur, 'Hemen Debagoiena' saioan
Gaurko Hemen Debagoiena saioan tarte zabala hartuko dute segurtasun neurrien gaineko azken ordukoek eta, horrez gain, koronabirusaren beste hainbat adar ere landuko dira: autonomoek bizi duten egoera; kirolari profesionalek etxetik egiten ari diren entrenamenduen jarraipena; Aita Mari itsasontzian boluntario diharduen Izaskun Arriaran aramaioarrarekin elkarrizketa; eta Londresen bizi den Iñigo Gallastegirekin elkarrizketa, besteak beste. Goiena telebistan, 18:30etik aurrera.