Zer egin dezaket? Eta zer ez?

Eneko Azurmendi 2020ko mar. 18a, 10:06

Herritar bat, supermerkatu batean, eskularruak hartzen.

Alarma egoera dela eta, baldintza jakin batzuetan bakarrik irten daitezke herritarrak kalera. Hemen galdera-erantzun batzuk.

Etxetik atera naiteke paseatzera?
Ez. Ezta korrika egitera ere.

Zertarako atera naiteke kalera?
Lanera joateko; janariak, egunkaria, botikak edo lehentasunezko gaiak erosteko; medikuarengana joateko; dirua ateratzeko; adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko.

Txakurra kalera atera dezaket?
Bai, baina pertsona bakarrak. Gomendatzen da sarri ez ateratzea. Beharrezkoa denetan bakarrik.

Umeekin atera naiteke kalera?
Ez. Oso egoera berezian izan ezik, etxean geratzea agintzen da.

Senideak edo lagunak bisitatzera joan naiteke?
Ez. Adinez nagusiak direnak edo laguntza behar dutenak laguntzera ez bada.

Ze kasutan joan daiteke konpainiarekin kaletik?
Adinez nagusi direnekin edo mugitzeko arazoak dituztenekin bagoaz bakarrik. Eta adinez txikikoekin ere bai, gaur onartu dutenez.

Postetxera edo mezulari zerbitzu batera joan naiteke?
Bai, baina ziurtatu ondo ordutegiak.

Iturginak, arotzak, igeltseroak… lanean jardun dezakete?
Bai. Telelana gomendatzen da, baina lan batzuetan ezinezkoa denez, ahal denean soilik.

Autoa konpontzera eroan daiteke?
Bai. Baita jaso ere.

Garraio publikoa erabil dezaket?
Bai. Dena den, larrialdi egoera dela-eta, hainbat zerbitzu murriztu dira. Ordutegia kontsultatu lehenbizi.

Arau-hausteak zigortu daitezke?
Bai. Poliziak hasi dira isunak jartzen arauak ez betetzearren.

Babesteko maskarak erabil ditzaket?
Dekretuak ez du ezer aipatzen honi buruz.

Elikagai dendetan jarritako arauak errespetatu behar ditut?
Bai. Jende pilaketak saihesteko, gutxienez metro bateko tartea uztea gomendatzen dute arauek eta hori betetzeko neurriak betetzera behartuta daude herritarrak, kalean edo baimendutako leku publikoetan.

Komeni da elikagai asko erostea, badaezpada ere?
Ez eta hori saihesteko deia egiten da. Saltokiek elikagaiak izan ditzaten uneoro ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak