Herritarrak, hasi dira alarma egoerak ezarritako neurriak barneratzen

Xabi Gorostidi 2020ko mar. 15a, 11:28

Goizean herriko kaleak erdi hutsik agertu dira, eta herritarrak hasi dira atzo ezarritako salbuespen neurri berriak aplikatzen. Oinarrizko jarduerak egiteko irten dira kalera orokorrean, eta horiek errespetatu ez dituztenei segurtasun agenteek arau berriak gogorarazi dizkiete.

Gaur goizeko irudiak dira hauek, Oñatin eta Arrasaten, herritarrak hasi dira kalera irteteko arau berriak aplikatzen. Gutxi batzuk kirola egiten jarraitu arren, herritar gehienak arauak errespetatzen ari dira, eta oinarrizko jarduerak egiteko irten dira: txakurrak atera, ogia edo egunkaria erosi, ... 

Ogia erosteko, atzo bezala, ilara handiak. Baina bai erosleak eta saltzaileak babes neurriak hartzen. Oñatin, adibidez, saltzaileak eskularruekin aritu dira, eta jendea oinarrizko distantziak errespetatzen. Arrasaten ere, antzeko irudiak. Distantziak errespetatzen eta kafea, adibidez, soilik eramateko zerbitzatzen. Maskara eta antzerakoekin herritar solte batzuk ikusi ahal izan, baina, orokorrean, normaltasunez dabiltza gehienak. 

Segurtasun agenteak ere kalean dabiltza zaintza lanak egiten. Bergaran herritarrei etxean geratzeko aginduak eman dizkiete bozgorailuekin, Arrasaten Monterron parkekoei etxera joateko agindua eman diete ertzainek, eta Eskoriatzan paseatzen zebiltzan herritarrei eta txirrindulariei aginduak eman dizkiete udaltzainek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak