Jendea banan banan sartu da okindegira eta ilaran metro eta erdiko distantzia errespetatu dute. Maixabel Etxezarreta erizainak azaldu du denon ardura dela neurriak errespetatzea, eta denon ahaleginarekin egoerari aurre egingo diogula. "Etxean geratzeko aginduaren garrantzia" nabarmendu du.