Gizarte Politiketako Departamentuak bidali duen dokumentuak adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan, eta desgaitasuna duten pertsonen baliabideetan jarraitu beharreko neurriak biltzen ditu.
Zehaztutako neurriak
- Senideek eta/edo bisitek hartu beharreko prebentzio-neurriak:
- Zorrotz beteko dituzte eskuetako higiene-neurriak eta arnasketa-higienea.
- Sarreren kontrola egingo da. Bisitak mugatu egingo dira kopuruan (erabiltzaile bakoitzeko bat) eta maiztasunean, eta zentrora sartzeko gune bakarra gaituko da.
- Sukarra eta/edo arnas sintoma akutuak badituzte, ez dute bisitarik egingo.
- Prebentzio-neurriak zentroetako erabiltzaileentzat:
- Zorrotz beteko dituzte eskuetako higiene-neurriak eta arnasketa-higienea.
- Kanpotik datozen talde-jarduerak mugatuko egingo dira.
- Eguneko arretako zentroen erabiltzaileek sukarra edo arnas sintoma akutuak baldin badituzte, ezin izango dute zentrora joan.
- Egoitza zentroetako erabiltzaileren batek sukarra eta/edo arnas sintoma akutuak dituela antzemanez gero, prozedura honi jarraituko zaio:
- Zentroan kasu horietarako indarrean dagoen jarduera protokoloa aktibatuko da.
- Osasun Publikoak ‘kontaktu’ gisa identifikatutako pertsonen kasuan, jarduteko jarraibideak zehaztuko dira.
- Jarduteko eta isolatzeko protokoloak egoera eta inguruabar bakoitzari egokitutako kontingentzia plan bat egitea ekarriko du.
- Prebentzio-neurriak langileentzat:
- Muturrera eramango dira eskuetako higiene neurriak, urarekin eta xaboiarekin (egoiliar baten eta beste baten artean, espazio komunetako azalerekin kontaktua izan aurretik eta ondoren, eta ekipo partekatuak erabili aurretik eta ondoren).
- Maskara kirurgikoa erabiliko dute arnas gaixotasunekin lotutako koadro klinikoa duten erabiltzaileekin kontaktuan daudenean.
- Zorrotz beteko da laneko objektuen eta objektu pertsonalen higienea, baita desinfekzio eta higiene neurriak zentro osoan eta eremu komunetan.
- Sukarra edo arnas sintoma akutuak dituzten profesionalak ez dira lanera joango, eta harremanetan jarri beharko dute Oinarrizko Prebentzio Unitatearekin.
- Era berean, ‘kontaktu’ gisa identifikatuak izan diren profesionalak Osasun Publikoak eta Oinarrizko Prebentzio Unitateak kontrolatuko dituzte.
- Paziente susmagarriak artatzen dituzten profesionalek Osasun Publikoak unean-unean adierazitako protokoloa aplikatuko dute.
Bozeramaileak nabarmendu du egungo errealitatea "oso aldakorra" dela eta prestatutako protokoloa ez dela estankoa: "Unean uneko egoerak eskatzen duenera egokitzeko gaitasuna duten neurriak jasotzen ditu".
Horretaz gain, neurri osagarriak ere hartu direla azaldu dute. Hala nola, informazio kartelak ageriko lekuetan jartzea; laguntzaile guztiei segurtasun eta prebentzio-prestakuntza ematea; egoitza bakoitzean lantaldeak sortzea Osakidetzarekin, Osasun Sailarekin eta Aldundiarekin koordinatzeko bideak aktibo mantentzeko; eta erabiltzaileekin eta familiekin komunikatzeko kanalak egituratzea.