Zertxobait egin du behera Debagoieneko langabezia-tasak otsailean

Maialen Regueiro 2020ko mar. 4a, 09:14

Debagoienean 2.437 langabetu daude otsaila amaieran, urtarrilean baino 24 gutxiago, hain zuzen. Gauzak horrela, langabezia-tasan ez da aldaketa handirik egon, %7,90tik %7,82ra jaitsi delako.

Datuak herriz herri

Debagoieneko herrietako datuei dagokienez, Antzuolan eta Oñatin egin du gora langabetu kopuruak; Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan, berriz, behera egin du; eta Elgeta eta Aramaion, urtarrila amaierako kopurua mantendu egin da.

  • Debagoiena: 2.437 (%7,82ko langabezia tasa)
  • Antzuola: 58 langabe (%5,22ko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 217 langabe (%6,32ko langabezia tasa)
  • Arrasate: 1.096 langabe (%10,50ko langabezia tasa)
  • Bergara: 526 langabe (%7,28eko langabezia tasa)
  • Elgeta: 34 langabe (%5,89ko langabezia tasa)
  • Eskoriatza: 134 langabe (%6,60ko langabezia tasa)
  • Leintz Gatzaga: 3 langabe (%2,17ko langabezia tasa)
  • Oñati: 354 langabe (%6,51eko langabezia tasa)
  • Aramaio: 15 langabe (%1,98ko langabezia tasa)

Hego Euskal Herriko datuak

Hego Euskal Herrian, 151.214 langabe izan dira otsaila amaieran, 307 langabe gutxiago, alegia. Lurraldeei dagokienez, Arabak jaso du beherakadarik handiena, non urtarrilean baino 104 langabe gutxiago dauden. Bizkaian ere behera egin du langabe kopuruak eta urtarrilean baino 244 gutxiago daude. Azkenik, Gipuzkoan, urtarrileko datua ia mantendu egin da, 62 langabe gutxiago zenbatu direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak