Debagoieneko langabezia tasan ia aldaketarik ez abendutik urtarrilera

Maialen Regueiro 2020ko ots. 4a, 11:54

Debagoieneko langabezia tasan ez da aldaketarik izan 2019ko abendutik 2020ko urtarrilera: %7,86tik %7,90ra igo da langabezia, 10 langabetu gehiago daudelarik, 2.461 guztira. Azken hiru urtetako datuak alderatuz berriz, langabeziak beheranzko joera hartu du.

2017ko urtarriletik 2020ko urtarrilera

Debagoienean, 2017ko urtarrilean, 2.985 langabetu zeuden –%9,82–; 2018ko urtarrilean, 2.583 –%8,50– eta 2019ko urtarrilean 2.573 –%8,20–. Gauzak horrela, 2017ko urtarriletik gaur egun arte, 524 langabetu gutxiago daude bailaran.

Datuak herriz herri (2020ko urtarrila)

2019ko abenduko datuekin alderatuz, Aretxabaleta, Arrasate eta Bergaran egin du gora langabeziak. Antzuola,  Elgeta, Eskoriatza eta Oñatin, aldiz behera egin du eta Leintz Gatzagan eta Aramaion langabetu kopurua mantendu egin da.

  • Antzuola: 55 langabe (%4,95eko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 233 langabe (%6,78ko langabezia tasa)
  • Arrasate: 1.097 langabe (%10,51ko langabezia tasa)
  • Bergara: 549 langabe (%7,60ko langabezia tasa)
  • Elgeta: 34 langabe (%5,89ko langabezia tasa)
  • Eskoriatza: 148 langabe (%7,29ko langabezia tasa)
  • Leintz Gatzaga: 4 langabe (%2,90eko langabezia tasa)
  • Oñati: 326 langabe (%6ko langabezia tasa)
  • Aramaio: 15 langabe (%1,98ko langabezia tasa)

Langabezia datuak EAEn eta Nafarroan

Langabezia %9,09koa izan da EAEn eta %9,01ekoa Nafarroan 2019an. Horrekin batera, 2019ko abendutik 2020ko urtarrilera, %3,05 igo da langabezia tasa EAEn, guztira 151.521 langabetu daudelarik, 4.161 gehiago. Nafarroan ere, igoera izan da langabezia tasan, %2,03ko hain zuzen. Guztira, 33.872 langabe daude bertan.

Gauzak horrela, 2019ko urtarrileko datuekin alderatuta, EAEn %2,52 egin du behera langabezia tasak. Nafarroan, aldiz, %0,87 egin du gora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak