Grebaren aldeko mobilizazio jendetsuak Debagoienean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urt. 30a, 13:07

Arrasaten eta Bergaran manifestazio jendetsuak izan dira eguerdikoak, eta Oñatin, Aretxabaletan zein Antzuolan ordu berean egindako elkarretaratzeetan ere jende asko elkartu da. Arrasaten, LABen arabera, 900 bat lagun elkartu dira.

Eskualdeko herri nagusietan "lan, pentsio eta bizitza duinen" alde, aldarrikapenak kalera ateratzeko. Manifestazio eta elkarretaratzeez gain, bestelako hainbat ekitaldi berezi ere antolatu dira gaur grebarekin bat egiteko. 

Bergaran, San Martin plazan hasi dute ibilaldia. Pankarta nagusi baten atzetik abiatu dira herritarrak. Anonimoak batzuk, eragile eta kolektibo deitzaileetako ordezkariak beste batzuk. Barrenkaletik gora abiatu dira, askotariko aldarrikapenekin. Bidekurutzetatik eta Irala kaletik pasa dira, manifestazioa berriro plazan bukatzeko. Han, borobilean elkartu dira sindikatuetako ordezkarien eta pentsiodunen ordezkarien hitzak entzuteko.

Arrasaten ere egin dute manifestazioa eguerdian. Jendetza batu da kaleetan. 900 bat lagun. Besteak beste, Podemoseko antikapitalistek ere bat egin dute grebarekin eta Arrasateko manifestazioan egon dira.

Orain arte ohikoak izan ez diren ekintza batzuk ere izan dira protagonista. Arrasaten zaintza guneak jarri dituzte Gaztegunean eta Irati topalekuan, esaterako. Bergaran, 09:30ean hasita, kalejira egin dute eta "zaintza kolektibo sinbolikorako" txoko bat ere egokituko dute San Martin plazan. Oñatin, kalejira girotu bat egin dute Olakuatik erdigunera.

Ez lehendakariak, ez Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta ezta Confebaskek ere, ez dute grebaren balorazio politikorik egin nahi izan. Dena den, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko langileei dagokionez, grebaren jarraipena txikia izan dela esan Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, 2013koa baino txikiagoa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak