'Zut' aldizkari digitala aurkeztu dute Durangoko Azokan

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko abe. 5a, 14:58

'Zut' 54. Durangoko Azokan.

Ikasleen Egunarekin abiatu da Durangoko Azokaren 54. edizioa eta bertan batu den publiko gaztearen aurrean aurkeztu dute Zut aldizkaria. Josu Bilbaok aurkeztu du proiektu berritzailea eta bertaratu direnak aplikazioa doan deskargatzera gonbidatu ditu. Z belaunaldiaren aldizkaria abizena jarri diote Zut-i eta dagoeneko bi zenbaki kaleratu ditu.

Gazteak aplikazioa deskargatzera gonbidatzeaz gain, parte hartzera ere gonbidatu ditu, izan ere, Zut "ez da aplikazio itxi bat" eta "gazte sortzaileak" nahi dituzte. Aldizkaria hamabostean behin kaleratuko da eta eduki guztiak bertikalean eskaintzen ditu, mugikorrerako diseinatuta baitago.

Josu Bilbao 'Zut' aldizkaria aurkezten Kabian.

Aplikazioak atal finko batzuk ditu: Ikus-entzunezko formatuan grabatua eta Instagram stories-en kutsua izango duen elkarrizketa sorta freskoa, arina eta dibertigarria, musika atala, youtuberren iritziak eta hausnarketak bilduko dituen gunea, telesailen gaineko gomendioak, moda aholkuak, esketx formatuan edota era freskoan egindako sexologia tartea eta lehiaketa-erronka atala. Bestalde, Ixa-serie aplikazioa ere Zut-en ikus daiteke,  dagoeneko ikusgai daude lehenengo bi atalak.

Elkarlanaren emaitza

Zut, Gaztezuloren eta ADMren artean –ADM, Tokikom, Esguard, Anboto, Baleike, Goiena eta Euskalerria Irratiak osatzen dute– sortutako proiektua da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak