Lazpiur eta Fagor Arrasate zibereraso baten biktima

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 11a, 12:31
Argazkia: Zibersegurtasun euskal zentroa.

Bergarako Lazpiur enpresa eta Fagor Arrasate dira kaltetuetako bi. Lazpiurren pasa den astean jaso zuten zibererasoa. Fagor Arrasaten, berriz, eguazten honetan.

Fagor Arrasateri dagokionez, zibererasoak, zerbitzarian eragin du eta ordutik, langileek ezin dute Internetera konektatu. Atzo, eguena, eta gaur, egubakoitza, hainbat langilek ezin izan dute lanera joan. Informatikariak buru-belarri dabiltza arazoa konpontzeko lanetan.

Emotet birusa euskal enpresetan

Ertzaintzak baieztatu du bost euskal enpresak salatu dutela, Emotet birusaren erasoa. Posta elektroniko bidez transmititzen diren erasoak dira eta euskal enpresei eta erakundeei eragiten dietela.

Emotet 2014. urtean sortu zen bankuko troyano bat da, eta, ordutik bilakaera handia izan du, eta gaur egun kalte handiak eragin ditzakeen birusa da. Azkar hedatzen da eta segurtasun sisteman saihesten ditu.

Mota ezberdinetako mezu bidez jaso daiteke birusa. Normalean, dokumentua deskargatu edo lotura bat klikatzerakoan aktibatzen da birusa. Hona adibide batzuk:

 

Zibersegurtasunaren euskal zentroaren esanetan, irailaren 17an jakin zen Emotet izenaz ezagutzen den malwarearen kanpaina berri bat abiatu dela, azken hiletan bere jarduera murriztu ondoren. Kanpaina bereziki erasokorra izaten ari da mehatxua zabaltzen duten emailen kopuruari erreparatuz gero. Baina ez da izaten ari halako eragin handia, ohiko babes neurriek lagundu egiten dutelako haren aurrean babestuta egoten, eta sistemak kutsatzeko erabiltzaileen interakzioa beharrezkoa delako.

Gomendioak

  • Bankuek sekula ez dute e-mail bidez eskatzen kontuaren konfirmazioaren baieztapena, eta ezta pasahitzetako kodeak ematea.
  • Igorlearen e-maila fidagarria den edo ez ziurtatzea erantsitako dokumentua jaitsi edo loturan klik egin aurretik. Bidaltzailearen izenean, zure bankuaren izena agertu arren, ez du esan nahi bankutik jasotzen ari zarenik mezua.
  • Zalantza izanez gero, bankura deitzea gomendatzen da, mezuaren jatorria baieztatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak