Abesti berria izango du Kantarik aurrerantzean

Maialen Santos 2019ko urr. 11a, 11:55

Hamahiru urte dira Goiena karaoke saioarekin hasi zela, eta ordukoa zen emanaldi amaierako abestia. Dance estiloko kantua egin dute orain, eta kantuaren grabaketan izan gara.

"Dantzagarria izatea, itsaskorra; Kantari bukatzen denean denok dugu hortxe buruan amaierako kantu hori, eta era horretako abestia egin nahi izan dugu, gaztetxoei zuzendutakoa"; saio-ko gidari Amaia Txintxurretak dioen hori zuten buruan abesti berria lantzerakoan, eta emaitza prest dago dagoeneko.

Kantu berriarekin lehengoaren arrakasta errepikatzea da asmoa: "Oso harrera ona izan duen kan-tua izan da orain arte eduki dugun hori. Ume, gazte, nagusi... Debagoienean, esango nuke, denok dakigula kantu hori. Bai-na ikusten genuen zaharkituta geratu direla kantuaren doinuak. Kantu berrirako hiru proposamen egin zituen Asierrek: bat ska erakoa, beste bat poperoagoa eta hirugarrena dance erakoa edo modernoagoa. Azkeneko horren aldeko apustua egin dugu, azkenean, ikusita, adibidez, ska doinuak baditugula bestela ere; En Tol Sarmiento, Betagarri... talde horien kantuak baditugu karaokean, eta desberdinago izan nahian edo, ba, hortik joan-go da kantu berria".

Letra Amaia Txintxurretak berak egin du, eta Gauargi tal-dean harekin jarduten duen Asier Castro ermuarrak egin du musika. Hain justu, hango, Ermuko, Musical Arabako es-tudioan grabatu eta prestatu dute abestia, Humberto Esnao-larekin batera. Castro ohituta dago abestiak moldatzen, baina hutsetik sortzen ez hainbeste: "Niretzako, erronka izan da, moldaketak egitea askoz erra-zagoa izaten da. Kantua hutse-tik sortu behar zenez, apur bat gehiago kostatu zaigu. Harmo-niarekin hasi ginen aurrena; gero, melodia; gero, letra... eta gustura geratu gara, ea ze eran-tzun ematen dion orain jendeak".

Denboraldi berria

Urrian Donostian egingo dituz-te Kantari saioaren grabaketak –aurten bigarren aldiz, iazkoen ostean–, eta bertan estreinatuko dute kantu berria. Azken urtee-tan bezala, Euskararen Eguna-ren bueltan Gasteiza ere badoa saioa, eta Debagoieneko aretoe-tara urtarrilean iritsiko dira, saioa eta abesti berria: "Graba-tuko dugu bideo bat, kantuare-kin, jendeak kantua ikasteko, koreografiarekin; denontzako izango da kantu berria, eta ea gustuko gertatzen den", dio Amaia Txintxurretak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak