Klima larrialdia salatzeko manifestazioa egin dute Arrasaten

Maialen Santos 2019ko irailaren 27a

Klimaren aldeko mundu mailako mobilizazio egunaren harira manifestazioa egin dute Arrasaten, eguerdiko 12etan udaletxe aurretik hasita. Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek deituta, bailarako zenbait ikastetxetako gazteak batu dira aldarrikapenetara.

Manifestazioaren aurretik Monterron eta Santa Barbara parkeetan zaborra biltzen aritu da gazte talde bat, eta ondoren, batutakoa udaletxeko plazan jarri dute ikusgai.

Aldarrikapen mezu ugari eraman dituzte idatzita, eta "ez dugu B planetarik" oihuak entzun dira manifestazio osoan zehar. Idatzizko mezuak zaborraren inguruan jarrita eman diote amaiera gaurko hitzorduari. 

Hitzordu gehiago

Manifestazioaz gain, Aretxabaletako Plastikoa Buruan taldeak plastiko bilketa antolatu du gaur arratsalderako. 18:30ean Herriko Plazan elkartuko dira eta herritar guztiei dei egin diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak