Klima larrialdia salatzeko, geldialdiak Debagoienean

Amaia Zabala 2019ko ira. 27a, 09:00
Arrasate Institutuko ikasleak, martxoan, ingurumenaren alde eginiko ekintza batean.

Fridays For Future mundu mailako mugimenduak hilabeteak daramatza klima aldaketaz ohartarazten.

Greta Thunberg gaztea buru duen Fridays For Future bezalako mundu mailako mugimenduek hilabeteak daramatzate klima aldaketa geldiarazteko gizartea eta, bereziki, politikariak erakusten ari diren "pasibotasuna" salatzen. Horren ondorioz, hainbat geldialdi, manifestazio eta protesta ari dira gauzatzen mundu osoan azkenaldian. Hain zuzen ere, protesta hauek iritsi dira Debagoienera, eta, gaurko, hainbat deialdi daude eginda.

Ikastetxe eta unibertsitateetako ikasleak dira mugimendu honetan aktiboenak izaten ari direnak, eta, ondorioz, hainbat geldialdi daude deituta gaurko Debagoienean. Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek, esaterako, elkarretaratzea deitu du, 12:00etarako, udaletxe aurrean, eta bailarako ikastetxe guztiei zabaldu diete deialdia.

Gero eta gehiago dira neurriak hartzen hasi diren enpresak ere. Oñatiko enpresa bateko langileek, esaterako, bat egin dute mugimendu honekin, eta gaur, 11:00etatik 12:00etara, gaiari buruz hausnartzeko geldialdia egingo dute. GOIENAri azaldu diotenez, seme-alabak izan dira "gai honekiko kontzientzia" eragin dietenak eta hausnarketa hau egiteko "eskaera" egin dietenak. "Orain arte, arazoa, bai denboran eta geografikoki, urruti ikusten genuen, baina orain, ikusten dugu denbora agortzen ari dela, ia-ia bueltarik gabeko puntuan gaudela eta gobernuek ez dutela ezer egiten, enpresek ez dutela ezer egiten. Hau ez da urruneko apokalipsi bat, jada beste batzuei gertatzen hasi zaie eta maite ditugunok sufrituko dute. Hau denon arazoa da", diote enpresa honetako kideek.

Horretaz gain, Aretxabaletako Plastikoa Buruan taldeak plastiko bilketa antolatu du gaur arratsalderako. 18:30ean Herriko Plazan elkartuko dira eta herritar guztiei dei egin diete

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak