Aizkorri-Aratz parkean sutea eragin zuen gizonarentzat bost urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak

Maialen Regueiro 2019ko ira. 25a, 15:38
Elgea mendilerroa (Irudia:Amaia Lizarduy)

Fiskalak bost urteko kartzela zigorra eskatu du, 2015eko abenduaren 28an, Aizkorri-Aratz parke naturalean, Gipuzkoa eta Araba arteko lurretan, sutea eragin zuen gizonari. Akusatuaren defentsak, honen absoluzioa eskatu du, egun eta ordu horretan gizonezkoa etxean, gaixo zegoela mantenduz.

Hiru egunetako epaiketa

Sutea eragin zuen gizonaren aurkako epaiketa Donostiako epaitegian egin da hiru egunez –astelehenean hasi zen– eta hainbat testigantza jaso dira, ertzainena eta sutearen lekuko izan ziren gazte batzuena, besteak beste.

Ertzainetako batek gaineratu du, Leintz Gatzagako telefono mugikorren antenari esker han kokatzen dutela akusatua. Horrez gain, sutearen egunean motorrean zihoazen gazte talde batek adierazi du, sutea ikustean tokira gerturatu zirela eta aurpegia kasko zuri batekin estalita zeukan gizonezko bat sastraka batzuei sua ematen ikusi zutela.

Fiskaltzaren ebazpena

Fiskaltzaren arabera, "baldintza metereologikoak onak ziren sutea pizteko: %57ko hezetasuna, hego haizea, 14 graduko tenperatura eta euri falta". Ministerio publikoak berriz, honako hau uste du: "Akusatuak pizgailu bat erabili zuen sua pizteko eta sutearen tokira matrikula gabeko motor batekin iritsi zen, kasko batekin aurpegia estalita zuelarik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak