Uztailaren 12ra arte iraungo dute asteon hasitako mobilizazioek

Eneko Azurmendi 2019ko eka. 20a, 14:51

Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak euren aldarrikapenak kalera ateratzen ari dira beste behin ere. 66. greba eguna dute gaurkoa, eta hilabete osorako mobilizazioak iragarri dituzte. Horietako bat da Debagoieneko egoitzetako langileek Bergarako Munibe plazan martitzenetik gaur arte egiten ari diren kanpaldia.

Modu horretan, euren aldarrikapenei ikusgarritasuna eman gura izan diete. "Kalean egon behar gara, gure borroka ikusi dadin", azpimarratu du Bego Gainzak, Mizpirualdeko egoitzako langileak.

ELA sindikatuak du gehiengoa sektorean, eta erresidentzietako ELAren arduradun Txomin Lasak azaldu duenez, eskari konkretuek soldatekin eta lan baldintzekin lotura duten arren, hausnarketa orokorrago bat eskatzen dute jendartean. "Zergatik ez dago horren baloratuta emakumeen lana? Eskaera konkretuak egiten ari gara, bai, baina baita gizarteari interpelazio zuzen bat ere. Bukatu dezagun soldata arrakala", dio.

Sindikatuaren arabera, haiek adostu dute hitzarmena sektoreko patronalaren gehiengoa osatzen duten ADEGIrekin eta Matia 2020rekin, baina Gipuzkoako Foru Aldundia da akordio hori finantzatzerik nahi ez duena. Zentzu horretan oso kritiko agertu dira Diputazioaren jokaerarekin.

Era berean, patronalarekin lortutako akordioa ELAren aldebakarreko proposamena dela esatean, Aldundia gezurretan ari dela salatzen dute sindikatutik.

Ekintzak

Astelehenean hasitako mobilizazioak uztailaren 12an amaituko dituzte zaharren egoitzetako langileek, eta orduan berriz ere baloratuko dute egoera.  Gatazkak jarraitzen badu, gainera, ez dute baztertzen irailetik aurrerako ekintzetan greba mugagabe bat egiterik.

Honako ekintzak dituzte prestatuta hilaren 12ra bitartean:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak