Eroskik 50 urte bete ditu

Maialen Regueiro 2019ko mar. 13a, 09:42

Atzo arratsaldean 50.urteurreneko ekitaldiei hasiera eman zien Eroskik eta erakunde, ekonomia eta gizarte sareko ordezkaritza bertan izan zen. Hala, Eroskiko lehendakaria den Agustin Markaidek eskerrak eman zizkien bertan zirenei eta ez zirenei, atzo eta baita 50 urte hauetan emandako laguntzagatik. 

Eroskiren sorrera

Eroskiren sorrera aipatuz, Markaidek honakoa adierazi zuen ekitaldian: "eguneroko oinarrizko behar batzuei emandako erantzun soziala eta kolektiboa izan zen Eroski. Izan ere, behar horiek hobeto asetzeko giza gaitasunean eta lankidetzan sinesten zuten sustatzaileek. Eroski berritzailea izan zen ordurako, zazpi kooperatiba haiek elkartzen zituena bereizten zituena baino gehiago nabarmenduz, eta berritzailea izan zen langileak bazkide gisa txertatzen". Hala, 50 urte hauetan zehar, Eroskik bazkide kontsumitzaileei lotuta jarraitu du gizartea eboluzionatzen ari zen heinean haien beharrei erantzunak eskaintzeko eta ibilbide horretan, leial eutsi izan die haren sustraiei eta lankidetzako jatorriari. 

Eroskiren oinarriak

Atzoko ekitaldian, Eroskiko Kontseilu Errektoreko presidentea den Leire Mugerzak ere hitza hartu zuen, honakoa adieraziz: "Eroskik asmo handiko bazkide-enpresa proiektua dela egiaztatu du, kooperazio-kudeaketa eredu berezia historiaren eboluziora egokitzen jakinda, baina beti gure izatearen arrazoiak aurkitzen ditugun erroetara itzuliz". Horrekin batera, Eroskiren oinarriak ekarri zituen gogora: "ekitatea, harremanak humanizatzea eta eskubideetan zuzenagoa eta aukeretan berdinzaleagoa izango den gizarte baterako etengabe lan egiteko helburua". Azkenik, Mugerzak, Eroski ospakizun hau merezi duten pertsonen proiektua dela adierazi zuen. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak