Debagoieneko langabezia tasak zertxobait behera egin du otsailean

Goiatz Arana Begiristain 2019ko mar. 5a, 14:09

%8,04an geratu da, urtarrileko tasarekiko 0,22 puntu azpitik. 2.507 pertsona daude lan barik bailaran.

Joera beheranzkoa izan da herri guztietan, Arrasaten eta Leintz Gatzagan izan ezik; eta bi herri horiek dira, hain zuzen, bailarako langabezia tasarik altuena eta baxuena dituztenak, hurrenez hurren.

  2019ko otsaila 2019ko otsaila 2019ko urtarrila 2019ko urtarrila
  Langabezia tasa Langabe kopurua Langabezia tasa Langabe kopurua
Antzuola  %4,68  52  %5,49  61
Aretxabaleta  %6,98  240  %7,39  254
Arrasate  %10,97  1.145  %10,94  1.142
Bergara  %7,51  543  %7,72  558
Elgeta  %6,76  39  %7,28  42
Eskoriatza  %6,94  141  %7,53  153
Leintz Gatzaga  %4,35  6  %3,62  5
Oñati  %6,03  328  %6,33  344
Aramaio  %1,72  13  %1,85  14
Debagoiena  %8,04  2.507  %8,26  2.573

Egoerak hobera egin du, beraz, bailaran urtarriletik otsailera; baita iazko urtetik hona ere.

EAEn eta Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegora salto eginda, kasu horretan ere datuek hobera egin dute hilabeteko epean; ez ordea, Nafarroan. Eta Hego Euskal Herriko datuak orokorrean hartuta, otsaileko egoera urtarrilekoa baino hobea bada ere, hobekuntza ez da izan iazko urte amaieratik aurtengo urte hasierara jasandako enplegu galera konpentsatzeko adinakoa. Hego Euskal Herriko langabezia tasa %11,54 izan da otsailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak