Langabezia zertxobait jaitsi da eta 2019rako %2,2 inguruko hazkundea izango da

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko ots. 5a, 16:00

Langabezia tasaren jaitsierarekin hasi da urtea bailaran, dena den, jaitsiera txikia izan da; abenduan, tasa %8,3koa zen eta 2019ko urtarrilean %8,2koa. Adegiren esanetan, 2019an Gipuzkoan %2,2 eta %2,6 arteko hazkundea izango da.

Zifretara ekarrita, Debagoienean 2.573 langabe daude gaur egun, EUSTAT-eko datuen arabera. Abenduan, tasa %8,3koa zen eta 2019ko urtarrilean %8,2koa.

Gaur egungo Debagoieneko langabezia datuak duela urtebetekoekin alderatuta, egoerak hobera egin duela ondoriozta daiteke, baina oso neurri txikian, datuak antzerakoak dira.

Langabeziak gora, EAEn eta Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, langabezia hazi egin da urtarrilean; abenduan baino ia 1.100 langabe gehiago zenbatu dituzte. Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez, %0,90eko igoera izan du zehazki. Nafarroan ere gora egin du langabeziak urte hasieran.

2018ko datuak eta 2019rako aurreikuspenak

2018ko azken lauhilekoko datuei erreparatuz gero, Gaindegitik emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan estatuko tasarik txikienak dituzte; %10etik beherakoak kasu bietan.

2018ari erreferentzia eginez, apartekotzat jo du Adegik Gipuzkoaren kasuan eta arlo ekonomikoari dagokionez. Lurraldeko ekonomiak urtearen hasieran egindako aurreikuspenak gainditu eta % 2,8 hazi delako. Hazkundea %2,2 eta %2,6 artekoa izatea aurreikusten da 2019an. Gipuzkoako Enpresen Elkartetik adierazi dute aparteko azken bi urteen ondoren, urte on baten aurrean gaudela, baina litekeena dela zailagoa izatea;  ziurgabetasunekin eta gainditu beharreko erronka gehiagorekin.

Ildo beretik jardun da Ogasun sailburu Pedro Azpiazu ere, adierazi du nazioarteko egoerak “ziurgabetasuna eta arriskua” ekar lezakeela Euskadira. Automobilgintzako emisio kutsakorren araudi berriari edota Brexit-ari egin die erreferentzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak