%20 igo dira 2018an 'Goiena.eus'-eko bisitak

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urt. 4a, 10:25

'Goiena.eus'-eko trafikoaren hazkundea.

2 milioi bisitako langa aise pasatu du 2018an Goiena.eus atariak. Sesio kopurua %20 hasi da eta erabiltzaileen ia %7, azken urteetako goranzko joerarekin jarraituz. Datuok webguneko irakurleen fideltasunaren erakusle dira, bisitariak sarriago sartzen direla esan nahi baitu.

Google analytics-ek eskaintzen dituen datuen arabera, Goiena.eus-ek, egunero-egunero, 5.000-6-000 erabiltzaile inguru ditu eta albiste esanguratsuak daudenean, 8.000 eta 9.000 bisitariren bueltan dago. Bestalde, sesioek ere gora egin dute 2018an; astegunetan 7.000-8.000 bisita jasotzen ditu egunero.

'Goiena.eus'-eko bisitak %20 hasi dira 2018an zehar

Teknologiari dagokionez, mugikor bidezko bisitak trafiko guztiaren %60 dira dagoeneko, 2018an zehar dispositibo horren trafikoa ia %8 igo da Goiena.eus-en. Ordenagailu bidezko trafikoak aldiz beherantz egin du –%7–, nazioarteko tendentziari jarraituz. Datu horiek aintzat harturik egin dira webguneko azken berrikuntzak.

Orrialde bisitatuenak

Ikusle gehien dituzten orrialdeetan ez da aldaketa handirik egon; zorion agurrak, Oñati, eskelak, Bergara eta Arrasate orrialdeek jarraitzen dute bost orrialde bisitatuenak izaten –aipatutako hurrenkeran–. Hala ere, bereziki aipatzekoa da eskelen orrialdeak izandako igoera, 2017an baino %68 bisita gehiago izan baititu 2018an.

Erlazionatuak

2018ko albiste ikusienak 'Goiena.eus'-en

Itziar Larrañaga Sarasola 2018 abe 28 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak