Datuak, herririk herri
- Antzuola: azaroan, 61 langabe (%5,49ko langabezia tasa); urrian, 58 (%5,22)
- Aramaio: 14 (%1,85); 15 (%1,98)
- Aretxabaleta: 249 (%7,25); 253 (%7,36)
- Arrasate: 1.173 (%11,24); 1.165 (%11,16)
- Bergara: 556 (%7,69); 559 (%7,74)
- Elgeta: 41 (%7,11); 41 (%7,11)
- Eskoriatza: 157 (%7,73); 160 (%7,88)
- Leintz Gatzaga: 8 (%5,80); 7 (%5,07)
- Oñati: 331 (%6,09); 327 (%6,01)
- Debagoiena: 2.590 (%8,3); 2.585 (%8,3)
Hego Euskal Herrian, hobera
Euskal Autonomia Erkidegoan, urrian baino 916 langabe gutxiago zeuden erregistratuta azaroan, 121.499 guztira. Hilabeteko epean %0,75 jaitsi da tasa, beraz; aldiz, modu nabarmenago batean hobetu da egoera urtebetean, iazko azarotik hona %5,30 egin du behera langabezia tasak EAEn. Eta Nafarroan ere hobera egin du egoerak, iaztik hona, batez ere; 33.015 dira uneotan lan barik daudenak.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du epe luzeko langabeen tasak %8,3 egin duela behera aurten, eta adierazi du susperraldi ekonomikoa denbora luzez langabezian egon diren pertsonei ere “aukerak” ematen ari dela.