Astelehenarekin dator aurten Euskararen Eguna eta hainbat ekitaldi daude iragarrita bailaran. Gaur, ordea, askotariko proposamenak izan dira han eta hemen.
Elgetan abestera irten dira Elgeta kantuan egitasmoko kideak. Eibarko Kantuzaleak taldeko hainbat lagun ere gerturatu zaizkie eta herriko tabernen itzulia egin dute euskal kantutegiko hainbat klasiko kantatuz. Ahobizi eta Belarriprest ere bertan izan dira.
120 lasterkari Aramaion
Aramaion kirol jantziak soinean ipini eta plazan egin dute hitzordua euskararen aldeko hiru herri lasterketa jokatzeko. Ez da sailkapenik egon, helburua ez baitzen irabaztea. Txirritola euskara elkarteak eta Udal Euskara Sailak elkarlanean antolatutako hiru zirkuitu proposatu dituzte eta nork bere gustukoa egiteko aukera izan du. Egon da hiruretan parte hartu duenik ere.