Kantuan egin dute Elgetan Euskaraldia ospatzeko

Imanol Soriano 2018ko abe. 2a, 17:15

Astelehenarekin dator aurten Euskararen Eguna eta hainbat ekitaldi daude iragarrita biharko. Gaur, ordea, abestera irten dira Elgeta kantuan egitasmoko kideak. Eibarko Kantuzaleak taldeko hainbat lagun ere gerturatu zaizkie eta herriko tabernen itzulia egin dute euskal kantutegiko hainbat klasiko kantatuz. Ahobizi eta Belarriprest ere bertan izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak