Duela lau astetik hona Kurtzebarri, Degurixa eta Alabita inguruetan kontrolik gabe dabiltzan bi txakurrek artaldeei egindako erasoekin etsita daude inguru hauetako artzainak, dagoeneko hirurogeita hamarretik gora baitira akabatu dituzten ardiak. Azken ardiak eguaztenean hil zituzten txakurrek, Degurixan eta egun argitan. Artzainen testigantzak entzuteak ez du parekorik. Egubakoitzeko Hemen Debagoiena saioan izango da ikusgai erreportajea osorik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.