Tokikom Kazetaritza Sariak 2018 deialdira aurkeztu diren proposamenak banan-banan sakon aztertu ondoren, epaimahaia osatu duten Maria Gonzalez Gorosarri, Goio Arana Arrieta eta Iker Treviño Arantzabalek. Sariak hiru kategoriatan banatu dituzte: azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena. Publizitatea ere hartu dute kontuan beste behin, eta euskarazko iragarkirik onena saritu dute. Hala, Goiena Komunikazio Taldeak, saria jaso du azalik onena kategorian eta finalista izan da ikus-entzunezkoak kategorian.
'Puntua'
Goienako Puntua astekariaren Porrotx azala saritua izan da azalik onenaren kategorian. Epaimahaiaren arabera, argazkiaren kalitate teknikoak eta subjektuaren posearekin zein irudiaren mozketarekin egindako jokoak, irudiari balio estetikoa eta informatiboa ematen dio. Horrez gain, azal osoaren konposizioak, komunikatu nahi den ideia modu erabat grafikoan ematea lortzen du eta azkenik, epaimahaiak aldizkariak astero-astero egiten duen ahalegina, azaletan edukiaren sintesi grafiko erakargarria egiteko nabarmendu du.
'Barru' saioko 'Futboletik harago' erreportajea
Ikus-entzunezkoen kategorian, Goiena Telebistak aurkeztutako saio hau nabarmendu du epaimahaiak, gaiaren originaltasunagatik eta bideoaren faktura teknikoagatik. Ikusi erreportajea hemen.
Tokikom Sariak 2018
2018ko azalik onena
Puntua astekariak aurkeztutako Porrotx azala.
Beste bi sarituak: Hiruka astekariaren Legez kanpoko pergoikadak eta Geuria aldizkariaren 80 urte bonbardatu gintuztela!.
2018ko edukirik onena
Geuria aldizkariaren Berba eta Irudia monografikoari eman diote.
Beste bi sarituak: Noaua! astekariaren Joxan Artzeren heriotzan argitaratutako gehigarria eta Guaixe astekariak 2016ko kintoetan Altsasun gertatutako sexu erasoaren epaiari egindako jarraipena.
2018ko ikus-entzunezko onena
Hiruka aldizkariak aurkeztutako Umeterapia bideoak jaso du saria.
Beste bi sarituak: Goiena telebistak aurkeztutako Barru: Futboletik harago saioa eta Maxixatzen aldizkariak aurkeztutako Kuxkuxin: Bizkargi Musika eta Dantza Eskola.
2018ko iragarkirik onena
Arrasateko Udalaren Egin swing eta ahalegin kanpainak jaso du saria, Arteman Komunikazioak egindakoa hain zuzen ere. Epaimahaiak nabarmendu ditu besteak beste, euskara lehenestea kanpainan, gertutasuna erabiltzea amu gisa, aniztasuna islatzeko ahalegina eta iragarkiari darion alaitasuna eta umorea.
Tokikom Jardunaldiak
Aurtengo Tokikom Sarien ostean eta ekitaldiarekin jarraitzeko hainbat hitzaldi egongo dira. Hitzaldi batzuk, Kazetaritza mugikorraren inguruan izango dira eta beste batzuk, berriz, Publizitatearen inguruan. Kazetaritza mugikorra gaiaren baitan, Goiena Komunikazio Taldeko, Xabi Urtzelai kazetariak Kazetaritza konbentzionaletik Mobile Journalismerako jauzia: Kazetari baten eboluzio pertsonala eta esperientziari buruz hitz egingo du.
Arratsaldean, berriz, tailer teoriko-praktiko bat egongo da eta telefono mugikorra erabiliz irudiak jaso, editatu eta banatuko dituzte.