Kazetaritzaren alde mugikorra azpimarratu nahi izan du Tokikomek aurten. Hala, Mobile Journalism edo teknologia mugikorren inplantazioa kazetaritza jarioan hitzaldia eskainiko du Santiago Hernandez Lechugak (RTVE Institutua). GOIENAko Xabi Urzelai kazetariak, ostera, kazetaritza konbentzionaletik mugikorrera egindako saltoaren gainean jardungo du, kazetari baten eboluzio pertsonalaren berri emanda.
Sare sozialetan ere jarriko dute begirada, eta Instagram eta Stories-en gainean egingo du berba Ana Lopez kazetariak: Nola erabili sare sozialak geure kanaletako edukiak sustatzeko.
Arratsalde partean, ostera, lau orduko ikastaro teoriko-praktikoa izango dute kazetariek: irudiak jasotzea, editatzea eta banatzea telefono mugikorra erabiliz.
Publizitatearen joerak
Publizitatearen joerak Euskadin eta munduan ere aztertuko dituzte, baita GDPR eta LOPDren eragina komunikabideetan. Bukatzeko, komunikabideen datuak monetizatzeko orduan kontuan hartu beharreko alderdi legalak izango dituzte hizpide.
Tokikom Sariak
Tokiko komunikabideetan azken urtean landutako azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onena sarituko dituzte Tokikom Sariak barruan. Baita euskaraz egindako publizitaterik onena ere.
Hona hemen egitaraua osorik.