Saioaren helburua, duela urte eta eredi hasitako proiektu baten ondorio bat oinarri izanda, lan-tresna bat baliozkotzea izan zen, bai nerabeak, eta bai helduak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko, nerabeek Interneten eta sare sozialetan izaten dituzten ohitura eta harremanez.
Helburua, herraminta bat baliozkotzea
Saioaren helburua, honakoa izan zela adierazi zuen Ines Dinant, Farapi Elkarteko kideak: "Batez ere, herreminta bat baliozkotzea izan da saioaren helburua. Urte eta erdi daramagu proiektua garatzen, eta gazteek sare sozialen ohiturei buruz dituzten ideia erromantikoen gainean bideratuta dago".
Zehazki, maitasun erromantikoaren ideiak, kontrol-jokabideak, eta neska-mutil gazteenek ideia horiek barneratzearen ondorioz edo horrekin loturik gertatzen diren indarkeria-agerpenak aztertu zituzten, eta aurrera begira zer landu nahi duten, eta nola.
"Bi nazioen arteko azterketa bat egiten ari direla. "Nola, maitasun erromantikoaren ideia gazteen identitatean eraikitzen ari den ikusten ari garen. Bi nazio ezberdin dira, ezaugarri partikularrekin, aldi berean hain ezberdinak, biolentzia matxistan, maitasun erromantikoan… elementu berdintsuak dituztela jabetu gara", adierazi zuen, bestalde, Elga Prado, Manuela Ramos mugimenduko kideak.