BARRU

Barru: Debagoieneko Eskalatzaileak

Xabi Urzelai 2018ko martxoaren 26a

Debagoienean eskalatzeko afizio handia dago gaur egun, eta aire zabalean kirol hori praktikatzeko paraje pribilegiatuak daude gainera. Horretaz gain, kiroldegietan gune egokituak daude entrenatzeko. Debagoieneko Eskalatzaileak taldeak berebiziko garrantzia izan du eskalatzaileen formakuntzan eta baita bailaran afizioa hedatzen ere.

Erreportajean taldeko hainbat ordezkari ageri dira, tartean, Josean Mulas, Debagoieneko Eskalatzaileak taldearen sustatzailea eta Araotz gunearen bultzatzailetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak