Kobazuloen eguna ospatzeko egitaraua aurkeztu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko mar. 10a, 09:13
Pozalaguako koban egin dute aurkezpena

Martxoaren 18an ospatuko dute Kobazuloen IX. eguna Lurpea elkarteak antolatuta. Kobazuloetara joateko sarrera erdi prezioan egongo dira egun horretan eta joaten direnen artean Oñatiko Arregi landetxean gau baterako logela erabiltzeko oparia zozkatuko dute.

Martxoaren 18an izango da aurtengo Kobazulo Eguna eta aste honetan egin dute ekintza horren aurkezpena Pozalaguako kobetan.

Kobazuloen egunerako, aipatutako leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Egunean bertan sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Oñatin (Gipuzkoan) dagoen Arregi nekazalturismoan gau baterako logela erabiltzeko aukera eta kobazulo parte-hartzaile guztietan sartzeko txartel baten zozketan parte hartuko dute.

2018ari begira, kontuan hartzeko puntu hauek azpimarratu zituzten aurkezpenean:

  • Pozalaguako kobak aurkitu zireneko 60. urteurrena ospatuko du eta honen inguruan hainbat ekitaldi izango dira urtean zehar.
  • Arrikrutz-Oñatiko Kobetako lehoia Burgoseko Giza Eboluzioaren Museon izango da martxotik urrira. ADN ikerketa egin eta gero, erakusketa izango da azarotik aurrera Donostiako San Telmo Museoan.
  • Ekainberrik 2018an 10 urte egingo ditu. 2008an inauguratutako baliabide honetan Gizateriaren Ondare izendatutako Ekain kobazuloko margoak ezagutu ahal ditu bisitariak. Honetaz gain arkeologia esperimentalaren bitartez, historiaurreko gizateria hobeto ezagutu ahal izaten du. Aurten, hamargarren urteurrena dela eta, urtean zehar banatutako hainbat ekitaldi ospatuko dira, hala nola uztailean egingo den EHUko Udako Ikastaroa non munduko lau erreplika Zestoan bildu egingo garen gure historia eta etorkizunaaztertzeko.
  • Isturitz-Oxozelhayatik 20 km-tara Bastida-Arberoaherrian, ICE AGE NOWerakusketa aire zabalean.

Lurpea

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak osatzen dute 2008an sortutako Lurpea elkartea. Lurpeko bisitariari "seigarren kontinentea" deskubritzeko aukera ematea da elkarte honen helburua, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak