Martxoaren 8a, aldarrikapen eguna

Goiena 2018ko martxoaren 8a

Emakume langilea lanuztearen aurreko orduetan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 8. Aurtengoa berezia izango da, Emakumeok planto! lelopean, talde feministetatik eta sindikatuetatik egin diren lanuzte edota greba deialdiekin askok egin dutelako bat. Lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan eragin nahi da, gizartean emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzeko.

Goiena Komunikazio Taldea

Goienako langileek bat egin dute gaurko, Martxoaren 8rako, deitutako lanuztearekin. Hain justu ere, 11:00etatik 15:00ak bitartean egingo dute lanuztea eta zerbitzu minimoak ariko dira lanean. Hori hala, Hemen Debagoiena saioa, ohikoa baino laburragoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak