Herriz herriko datuei dagokienez, Antzuola eta Oñati izan dira langile kopuruan gora egin duten bakarrak. Antzuolan hiru langabe gehiago daude eta Oñatiren zazpi.
Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan urtarrileko datu berdinak mantendu dira, lehengoan 4 eta bigarrenean 143.
Gainontzeko herrietan kopuruak behera egin du. Herriko biztanleria aktiboa kontuan izanda, ehunekoetan beherakada handiena Aramaion (%-0,53), Elgetan (%-0,52) eta Bergaran (%-0,47) eman da. Aramaion 4 pertsona gutxiago daude lan gabe, Elgetan 3, Bergaran 34, Arrasaten 29 eta Aretxabaletan 4.
Langabezia tasari dagokionez, aurreko hilabeteetan bezala, Arrasatek du zifrarik handiena eta Aramaiok txikiena.
Datuak herriz herri (2018ko otsaila):
Debagoiena: 2.523 langabe (%8,30eko langabezia tasa)
Antzuola: 52 langabe (%4,68ko langabezia tasa)
Aretxabaleta: 255 langabe (%7,42ko langabezia tasa)
Arrasate: 1.137 langabe (% 10,89ko langabezia tasa)
Bergara: 570 langabe (% 7,89eko langabezia tasa)
Elgeta: 36 langabe (%6,24ko langabezia tasa)
Eskoriatza: 143 langabe (%7,04ko langabezia tasa)
Leintz Gatzaga: 4 langabe (%2,90ko langabezia tasa)
Oñati: 326 langabe (%6ko langabezia tasa)
Aramaio: 10 langabe (%1,32ko langabezia tasa)