Elurra Debagoienera itzuli da

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urt. 11a, 14:39

Egun osorako abisu hori iragarri du Eusko Jaurlaritzak barnealdean, elurra dela eta. Kanpanzarren errepidea zurituta dago, eta Elgetara joateko bidea arriskutsu. Elgeta ere zuritzen ari da. Kruzetan, kateak beharrezkoak dira autoan ibiltzeko.

Euskalmetek gaurko egindako aurreikuspena:

- Abisu Horia elurragatik barnealdean 06:00etatik 00:00etara. Elur-kota 600-800 metro inguruan egongo da, arratsaldean 700-900 metrora igoko da eta gauean 900-1000 metrora kokatuko da. Baliteke elur-kota ekaitz eremuetan eta ekialdean beherago kokatzea. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago eta ugariago arratsaldean. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake.

Aurreikusitako lodierak: 5-20 cm 1000 metrora, 0-3 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak