Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horiak jakinarazi ditu datozen egunetarako.
Gaur:
- Abisu horia, haizeagatik, mendi inguruetako haizeguneetan, 12:00etatik 21:00etara.
- Abisu horia, elurragatik, Araba ekialdean, 18:00etatik 00:00etara.
Bihar, asteazkena, hilak 10:
- Abisu horia, elurragatik, barnealdean 21:00etatik 00:00etara. Elur-kotak behera egingo du, egunaren amaieran 700-800 metro inguruan kokatu arte. Egunaren bigarren partean euri txiki-ertaina egingo du, bereziki gauean. Baliteke gauean trumoi-ekaitzak izan eta txingorra botatzea.
Osteguna, hilak 11:
- Abisu horia, elurragatik, barnealdean egun osoan.Elur-kota 500-700 m inguruan egongo da; eguerdian 700-800 metrora igoko da eta egunaren azken orduetan 1000-1100 metrora. Zaparrada txiki-ertainak eta oso ugariak botako ditu. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake. Aurreikusitako lodierak: 10-40 zentimetro 1000 metrora, 0-5 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora.