Urte berria hastearekin egin dituzte ezagun 2017 amaierako langabezia datuak. Urte arteko aldeari dagokionez, langabezia tasak azken hiru urteetako beheranzko joerarekin jarraitzen du Debagoienean. 2.603 langaberekin amaitu zen urtea eskualdean, %8,56ko tasa. 2016 amaieratik puntu eta erdi jaitsi da ia, %9,90 zen orduan. 2015 amaieran %11 izan zen, eta 2014 amaieran azken urteetako tasa handiena, %12,41.
2017ko abenduko eta azaroko datuak alderatuta, berriz, langabeziak gora egin du Debagoienean. 44 langabe gehiago zeuden abenduan azaroan baino; %8,42 azaroan, %8,56 abenduan.
Langabeziak behera egin du Antzuolan, Arrasaten, Elgetan, Leintz Gatzagan eta Aramaion. Gora, berriz, Aretxabaletan, Bergaran, Eskoriatzan eta Oñatin. Aldaketak ez dira, oro har, handiak izan. Deigarriena, Oñatikoa; 35 langabe gehiagorekin, 5,55etik 6,20ra pasa da tasa.
Datuak herriz herri (2017ko abendua):
Debagoiena: 2.603 langabe (%8,56ko langabezia tasa)
Antzuola: 49 langabe (%4,41eko langabezia tasa)
Aretxabaleta: 270 langabe (%7,86ko langabezia tasa)
Arrasate: 1.137 langabe (%10,89ko langabezia tasa)
Bergara: 614 langabe (%8,50eko langabezia tasa)
Elgeta: 45 langabe (%7,80ko langabezia tasa)
Eskoriatza: 146 langabe (%7,19ko langabezia tasa)
Leintz Gatzaga: 5 langabe (%3,62ko langabezia tasa)
Oñati: 337 langabe (%6,20ko langabezia tasa)
Aramaio: 14 langabe (%1,85eko langabezia tasa)