Mondragon Unibertsitateak ikasleentzako aplikazio bat garatu du

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 18a, 12:26

Plataforma digitalak zerbitzuak eta informazio erabilgarria eskaintzen dizkie Mondragon Unibertsitateko ikasleei zenbait arloren inguruan: ikasketak, gai pertsonalak, kirola eta informazioa. Unibertsitatetik jakinarazi dutenez, dagoeneko 2.158 erabiltzailek instalatu dute aplikazioa.

Hezkuntzan gero eta ohikoagoak dira aplikazioak, Euskal Herrian hainbat ikastetxetan erabiltzen dira, besteak beste, ikasleen guraso eta irakasleen arteko harremanetarako. Orain, Euskadiko lehenengo unibertsitate-aplikazioa garatu du Mondragon Unibertsitateak.

Zerbitzu berria aurreko ikasturtean frogatu zuten talde txiki batekin egindako froga pilotu batean. Ikasturte hasieratik komunitate guztiak du eskuragarri KoNet aplikazioa, IOS zein Android sistema eragileetarako. Tresnak 14 zerbitzu biltzen ditu, Unibertsitateko irakasleentzat, ikasleentzat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat interesgarriak direnak.

Gaur egun, KoNet aplikazio mugikorrak honako zerbitzu hauek biltzen ditu:
- Langileen direktorioa.
- Moodleko taula, ikastaroei, foroei, ekitaldiei, mezuei, jarduerei, egutegiei eta abarri buruzko informazioarekin.
- Ordutegien kontsulta. Eskolen edo ikasgelen aldaketak.
- Kirol-zerbitzuari buruzko informazioa.
- Idazkaritza akademikoa, bekei, laguntzei, notak eskuratzeari eta abarri buruzko
informazioarekin.
- Edu Roam-erako konexioari buruzko informazioa.
- Unibertsitateko campus bakoitzaren wifi-sarerako konexioari buruzko informazioa.
- Campus bakoitzeko gune garrantzitsuen eta tokiko zerbitzurik hurbilenen kokapena (farmaziak, banketxeak, ospitaleak…).
- Campusetako kafetegiei buruzko informazioa: ordutegia, eguneko menua, kartak, tokia gordetzeko informazioa…
- Aplikazioaren bidezko jolas-jarduerak eta parte hartzekoak.

Ondorengo hilabeteetan, liburutegiko, garraioko eta baliabideak erreserbatzeko zerbitzuak gehituko ditu Mondragon Unibertsitateak. Eta aurrerako beharren araberako aukerak gehitzen joango direla jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak