Estatu Batuetan, Obamaren gobernuak 2015ean onartu zuen arauaren arabera, Interneteko hornitzaileek ezin zuten webgune zehatz baterako sarrera mugatu edo geldotu, ezta interesatzen zitzaizkienak lehenetsi ere. Trumpen administrazioaren eskaeraz, FCCak (Komunikazioen Batzorde Federalak) egindako proposamen berrian, hornitzaileek bezeroen nabigatzeko modua kontrola lezakete.
Gai hau sakon aztertu du Joxe Rojasek bere Teknopata blogean. Honako bost galdera hauek erantzun ditu:
1.- Zer da sarearen neutraltasuna?
2.- Zer da Estatu Batuetan onartu berri dutena?
3.- Eta hori hain txarra al da?
4.- Bueno, baina Estatu Batuetarako da soilik, ezta?
5.- Tira, baina Europara praktikan iritsi orduko…
Irakurri Joxe Rojasen artikulua HEMEN.
Bestalde, ildo berean, Trumpek Obamaren araua kentzeko asmoa zuela jakin zenean, Kim Dotcom, desagertutako Megaupload plataformaren sortzaileak, proiektu berri baten berri eman zuen. Egun ezagutzen den Interneten alternatiba bat garatzen ari dela jakinarazi zuen; MegaNet. Internet erabiltzeko zerbitzu berri horrekin, ordenagailuetako IP helbideak desagertuko lirateke. Horretaz gain, ez litzateke inolako zentsurarik egongo. Dotcom-en hitzetan, erabiltzaileen pribatutasuna mantentzea da helburua. Duela urte batzuk adierazi zuen, Interneten kontrol gehiegi dagoela eta hori giza eskubideen aurka doala. Lantzen ari den proiektu berria, lauzpabost urtetan prest egotea espero du.
Dotcom-ek Twitter bidez jakinarazi ditu MegaNet-en nondik norakoak eta Trumpen gobernuaren erabakiarekiko haserrea ere erakutsi du.
Verizon installed their own net-neutrality assassin to takeover the @FCC to create a multi lane Internet, benefitting only big telcos and not the public. One lane for the poor and one for the rich. @realDonaldTrump made a big mistake appointing this Verizon puppet to run the FCC. https://t.co/0pn8qLgSur
— Kim Dotcom (@KimDotcom) 2017(e)ko azaroak 22