Beste urte batez, nobedadez eta kultur ekitaldiz beteta izango da Durango: 400 nobedade (257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelako), 240 stand, 129 partehartzaile eta 16 autoekoizle. Guztira, 200 ekitaldi 700 metrotan eta bost minututako distantzian.
Argizaiola Sariaren ordez, Omentzetik eereitera ekitaldia antolatuko da abenduaren 8an. Eta bertan aurkeztuko da Durangoko Azokako sormen beka berria.
Azokako zortzi gunetako arduradunak eta ekoizle ezberdinak batu dira gaurko prentsaurrekoan, eta lehena hitza hartzen, Nerea Mujika Gerediagako presidentea izan da:
Sormenaren lurraldea
Hala eman dio hasiera Nerea Mujika, Gerediagako presidenteak prentsaurrekoari: "Abenduaren 6tik 10era denon artean bizia emango diogu Sormendaren Lurraldeari. Ederra da erronka, ezta?. Hartu emanz dago josita azoka, izan ere, batzuk eman eta beste batzuk hartuz kantu, poema, nobela, ilustrazio… Sormenez beteko dugu Durango. Eman eta hartu, hemen izango ditugulako azken asteetan aurkeztutako disko eta liburuak ikus-entzunezkoak, kontzertuak eta emanaldiak. Euskal sortzaileek zer eskainia baduzuelako. Herri honetako argitaletxe, diskoetxe eta kultur eragileek asko duzuelako guri emateko".
Horrez gain, azokaren aurrekontua 646.000 eurokoa dela ezagutzera eman du Mujikak, eta Azokan inbertitzen den euro bakoitzetik hamar etortzen direla adierazi du.
Zortzi gunetan banatuta
Gerediagako presidenteaz batera; Johana Olabarria (Irudienea), Itsaso Gangoitia (Saguganbara), Itziar Elias (Szenatokia), Gorka Julio (Kabi@), Lutxo Egia (Ahotsenea), Ivan Etxeberria (Plateruena), Oihane Agirre (Azoka TB) eta Esther Soto (Areto Nagusiko) ordezkariak izan dira euren guneen egitaraua aurkezten.
Ahotseneak 10 urte
Aurten, Ahotseneak 10 urte bete ditu, eta Lutxo Egia, Ahotseneako ordezkariak azaldu du, hamargarren urtemuga ospatu aldera, argazki-erakusketa bat antolatu dutela: "Ospakizun txiki bat egi dugu. Argazki-erakusketa bat antolatu genuen, hamar urteotako ibilbidea biltzen duen erakusketa da. Argazkilariak; Txelu Angoitia, Joseba Barrenetxea eta Saioa Gauilunak dira. Erakusketa herririk herri ibili da, eta Azoka egunetan Durangora etorriko da".
Azoka Telebista
Beste urte batez Goienak kudeatuko du Azoka Telebista, beste euskarazko telebista batzuekin batera, eta azokak irauten duen egun eta ordutegian emisio jarraitua eskainiko da euskarazko tokiko telebistetan, eta baita streaming bidez durangokoazoka.eus webgunetik.
Hala azaldu du Oihane Agirre, Azoka Telebistako ordezkariak: "Bost egunetan martxan izango den kanal tematikoa izango da, Euskal kulturaren gaineko edukiekin osatua %100ean. Landakon bertan izango dugu platoa eta hainbat saio esakiniko ditugu bertatik zuzenean, besteak beste; Amaia DJ, edota Azokan gaur Magazinea. Platotik kanpo ere, gunez gune gertatzen dena eskainiko dugu. Hala, azokan gertatzen dena zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango da edozein tokitatik, eta Duangotik haratago hedatuko dugu Azoka".