Gaur aktibatu da Neguko Bidezaintza Plana

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 15a, 07:26

Urteroko moduan, gaur, azaroaren 15a hasi eta apirilaren 15era arte egongo da indarrean plana. Honekin lotuta, Gipuzkoako Foru Aldundia sareko errepide nagusien mapa termiko baten egituraketan lanean ari da.

Neguko Bidezaintza Plana aktibatuko da Euskal Meteorologia Agentziak izotzagatik (edozein kota) edo elurragatik (1.000 metrotik behera) abisuak ematen dituenean.

2,5 milioi euroko aurrekontuarekin, Neguko Bidezaintza Planak elurra kentzeko 80 kamioi, 12 ibilgailu arin eta 8.100 tona gatz izango ditu. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzak garabiak jarriko ditu N-1 eta A-15 errepideetan. Giza baliabideei dagokienez, langile kopurua elur kotaren araberakoa izango da. Elur kota itsas mailara iristen den kasuetan, 180 pertsona inguru aktibatuko dira. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak gatza ontziz aldatzeko errendimendu handiko ekipo bat du. Aldunditik ekipo horren gaitasuna nabarmendu dute, izan ere, "bikoiztu egiten du elurra kentzeko kamioien karga ahalmena eta, gainera, zisterna kamioiak kargatzeko aukera ere ematen du, ondoren Gipuzkoa osoan zabalduta dauden 38 biltegiak hornitzeko".

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak azpimarratu du, plan honen helburua Gipuzkoako errepide sarea "erabilera baldintza egokietan mantentzea" dela; "izotzik eta elurrik gabe". Hala ere, Oiarbidek gogorarazi nahi izan du, ahal dela arriskuak saihestu egin behar direla: "Baldintza meteorologikoak oso txarrak direnean, autoa hartzea saihestu behar da, eta hori ezinezkoa denean, ibilgailua ahalik eta egoera onenean dagoela egiaztatu behar da".

Mapa termikoa

2018-2019 kanpainarako Gipuzkoako errepide nagusien mapa termikoa osatuta izatea aurreikusten da. Foru Aldunditik aplikazioaren funtzionamendua azaldu dute: "Aplikazio honek izotz plakak agertzeko arriskuaz aldez aurretik ohartaraziko du, erabaki egokienak hartzeko denborarekin. Gainera, ibilbideko leku hotzenak atzemango ditu, bertan, aurreikuspenetan hobekuntza nabarmenak eragingo dituen sentsoreak jartzeko aukera emanez".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak