Urrian hamabost langabe gutxiago Debagoienean

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko aza. 3a, 11:23

Langabezia tasa %8,36 da; beste modu batean esanda, 2.605 lagun zeuden urrian lan barik. Euskal Autonomia Erkidegoan behera egin du langabeziak urrian, ez horrela Nafarroan.

Hilabeteko lehen egunetan ohikoa den moduan, iritsi dira aurreko hileko langabezia datuak eta, erakusten dutenez, Debagoienean apur bat behera egin dute. Langabezia tasa %8,36 da; beste modu batean esanda, 2.605 lagun zeuden urrian lan barik, irailean baino 15 gutxiago.
   
Modu oso leunean baina datuak hobera egiten ari dira. Abuztuak etena suposatu zuen urtarriletik zetorren hoberako joerarendako baina bai irailean eta bai urrian behera egin du langabeziak Debagoienean. Irailean 20 langabe gutxiago ziren eta urrian 15 izan dira.

Herrika, beheranzko joera izan da Antzuolan, Arrasaten, Bergaran, Leintz Gatzagan eta Oñatin; aldiz, gutxi bada ere langabeziak gora egin du Eskoriatzan, Elgetan, Aretxabaletan eta Aramaion. Arrasatek du langabezia tasarik handiena eta Aramaiok txikiena.

Herriz herri


    •    Antzuola: Urrian, 58 langabe, %5,22 (irailean, 63, %5,67)

    •    Aretxabaleta: 263, %7,65 (257, %7,48)

    •    Arrasate: 1.178, %11,29 (1.199, %11,49)

    •    Bergara: 586, %8,11 (592, %8,19)

    •    Elgeta: 44, %7,63 (38, %6,59)

    •    Eskoriatza: 146, %7,19 (139, %6,84)

    •    Leintz Gatzaga: 9, %6,52 (8, %5,80)

    •    Oñati: 303, %5,57 (312, %5,74)

    •    Aramaio: 18, %2,38 (17, %2,25)

    •    Debagoiena: 2.605, %8,36 (2.625, %8,43)


Hego Euskal Herrian

Euskal Autonomia Erkidegoan behera egin du langabeziak urrian, ez horrela Nafarroan. Hego Euskal Herrian, guztira, 165.375 langabe zenbatu dituzte urrian. Horietatik 130.056 Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 35.319 Nafarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak