Lantokien digitalizazioari buruzko txostena, estatuko 250 enpresetako zuzendari eta profesionalei eginiko inkestan oinarritzen da.
Eraldaketa digitalaren hamalau adierazle
Heldutasun digitala bost mailatan banatu du ikerketak: Oinarrizkoa, hasierako, estrategikoa, transformatzailea eta berritzailea. Enpresak fase hauetan sailkatzeko, digitalizazio maila lau atal nagusitan banatu dute, hauen baitan hamalau adierazle identifikatuz. Indize honek enpresen autoebaluaziorako tresna izan nahi du:
Ikuspegia, kultura eta lidergoa
1. Enpresaren bide-orria
2. Eraldaketa digitalaren lidergoa postu nabarmeneko langileen esku
3. Digitalizazio prozesurako aurrekontua
Inkesten emaitzen arabera, enpresa gehienek ez diote aurrekontuaren zati garrantzitsu bat eskaintzen eraldaketa digitalari. Askotan gainera, horren ardura junior profila duen norbaitek dauka. Ikerketaren arduradunen arabera, horrek garbi uzten du enpresetan, oraindik ere, ez dela digitalizaziorako apustu garbia egin. Inkestatuen %66ak onartu du, bestalde, ez dutela transformazio digitalerako plangintza bat.
Pertsonak
4. Formazio eta gaitasun digitala
5. Barne komunikazio digitala
6. Elkarlanerako baliabideen erabilera
Langileen gaitasun eta formakuntza digitala da gehiengoarentzat hobetu beharreko puntu nagusietako bat. Soilik enpresen %23ak uste du, gutxienez langileriaren erdiak beharrezko ezagutza digitala daukatela. Bestalde, inkesta parte hartu dutenen %53ak ez daki langileen formakuntza digitala zein den. %57ak uste du gainera, enpresak lan asko daukala egiteko lankidetza tresnei dagokienez.
Bezeroak
7. Bezeroekiko estrategia integrala
8. Marka edo produktuarekiko estrategia digitala
9. Ekosistema digitala
10. CRMa harreman-planerako
11. Zuzeneko online komunikazioa
12. Online salmentak
13. Bezero esperientziaren ebaluazioa online
Bezeroekin harreman digitalaren hobekuntza beharra dutela uste dute estatuko enpresen %88ak. Ikertzaileek frogatutzat jo dute enpresek ez dutela jarraitzen bezeroekiko estrategia integral bat, eta soilik noizean behingo ekintzak egiten dituztela.
Negozio digitala
14. Interneteko negozio kuota
Estatuko enpresen %35aren kasuan, Interneteko negozioak, merkatu kuotaren %20a baino gutxiago dakar, eta ondorioz, transformazio digitala ez da lehentasun bat.
Guzti hau kontuan izanik, enpresek 3,7ko nota lortu dute eraldaketa digitalari dagokionez. Eta soilik enpresen %4a kokatzen da transformazio digitaleko 4. edo 5. mailan -transformatzailea edo berritzailea-. Fase hauetan daudenek, eraldaketa digitalerako plangintza habian dute edo jada negozio digitala garatu dute. Enpresen %76a oraindik transformazio digitalaren oinarrizko edo hasierako fasean dago, eta %12,6 erdibidean, estrategia lantzen.