LTD seinalea
Goiena telebistako LTD seinalearen hedapenean matxura bat dago. Goiena telebistako egoitzatik seinale digitala Muru mendira bidaltzen da; Muru da Goiena telebistako igorle nagusia. Murutik seinalea Aretxabaleta, Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Arrasate eta Aramaion jasotzen da. Beste herrientzako, Muruko antenaren menpeko beste bi antena daude: bata, San Migelen; Bergaran, Antzuolan eta Elgetarako; eta bigarrena, Belarren, Oñatira seinalea zabaltzeko.
Momentu honetan, matxura Muru mendiko antenetan kokatutako ekipoetan dago. Aipatutako ekipo hauek, ez dabiltza %100ean martxan; horregatik, seinalea aldika eten egiten da. Ekipo berriak heldu bezain azkar aldatuko dira seinalea egoki zabaltzeko. Aldaketa hau egin, eta seinalea egoki hedatzen dela ziurtatutakoan, debagoiendarrei jakinaraziko zaie Goienako euskarrien bidez.
Matxura honek ez du eragiten Euskalteleko kable bidez hedatzen den seinalean. Beraz Euskaltel bidez orain arte moduan jarraituko da Goiena telebista ikusten.
Goiena telebistako edukiak ikusteko aukera
Goiena.eus atarian, nahieran ikus daitezke Goiena telebistako saioak, telebista atalean.
Goiena Komunikazio Taldeak barkamena eskatu nahi die, aipatutako matxuragatik, egunotan Goiena telebista ikusi ezin duten herritarrei.